Lasarte-Oriako GKS aurkeztuko dute larunbatean, Gaztelekuan

Txintxarri Aldizkaria 2022ko urr. 13a, 08:00

Gazte Koordinadora Sozialista (GKS) eratu zenetik hiru urte eta erdi bete diren honetan, proiektu hori Lasarte-Orian garatu nahi du gazte talde batek, eta iragarri du herri mailako eragilea etzi aurkeztuko duela, hilak 15, Gaztelekuan (Jaizkibel plaza, 14), 11:30etik aurrera. 

Bertako kideek adierazi dute "antolakuntzarako grina" piztu nahi dutela belaunaldi berriengan, "are gehiago azken urteotako krisiek eragindako bizi eta lan baldintzak okertu izanaren ostean". GKSren helburu nagusiak, zehaztu dutenez, gazte langileen eta, oro har, langileriaren bizi baldintzak  hobetzea dira. 

Horri guztiari eta beste hamaika gauzari buruz jardungo dira antolatzaileak etziko aurkezpen ekitaldian. Lasarte-Oriako gazteak gonbidatu dituzte jarduera horretara bertaratzera.