Intza Jubenil 2. mailako bikoteak Hernani "eroso" irabazi zuen

Txintxarri Aldizkaria 2022ko urriaren 11

Intza Kirol Elkarteko Jubenil 2. Mailako bikoteak Hernani 3 garaitu zuen larunbatean Loidibarren pilotalekuan jokatutako neurketan. Jubenil 1. Mailako gazteek, berriz, ezin izan zuten jokatu Haritza Diez de Gereñuk eskuetan min zuelako

Partida gogorra espero zuten arren, Beñat Olazabal eta Pedro Elosegui bikoteak erosotasunez irabazi zuen partida (22-9). Jubenil 2. Mailako jardunaldian Hernani 3 izan zuten aurrez aurre eta Lasarte-Oriako pilotariak ederki jardun ziren. 

Partida hasieratik sendo jokatu zuten Intzako pilotariek. Ez zuten hutsik egin eta atzean jokatzera behartu zuten Hernani. Era horretara, 15-1 aurreratu ziren markagailuan. 

Ostean partida orekatu zen. Hala ere, hernaniarrek ez zuten etxekoen garaipena arriskuan jarri. 

Jose Felix Solano prestatzailea pozarren dago denboraldi hasieran bi pilotariek erakutsitako jarrerarekin: "Oso ondo jokatzen ari dira".

Asteburu honetan, kirol elkarteko txikiak hasiko dira lehian. Alebin mailako lau pilotari buruz buru jokatuko dute, bi 1. mailan eta beste bi 2. mailan.