Finalaurrekoetara sailkatu da Ane Labaka Mayoz herritarra

Txintxarri Aldizkaria 2022ko urriaren 10a

Ane Labaka Mayoz, zutik, iazko sanpedroetako bertso jaialdian.

Bukatu dira Bertsolari Txapelketa Nagusiko final laurdenak, eta erabaki dira nortzuk sailkatu diren hurrengo fasera. 24 bertsolari horietako bat izango da Ane Labaka Mayoz lasarteoriatarra. Nerea Ibarzabal Salegi, Miren Artetxe Sarasola, Jone Uria Albizuri, Maddalen Arzallus Antia eta Sustrai Colina Acordarrementeriarekin batera abestuko du azaroaren 5ean, larunbatez, Irunen. 

Hauek dira finalaurrekoetara sailkatu diren bertsolariak:

Final laurdenetako irabazleak

  • Alaia Martin Etxebeste
  • Joanes Illarregi Marzol
  • Nerea Ibarzabal Salegi
  • Haritz Mujika Lasa
  • Jone Uria Albizuri
  • Aitor Bizkarra Ruiz

Puntuazioz sailkatu direnak

  • Oihana Iguaran Barandiaran
  • Nerea Elustondo Plazaola
  • Ane Labaka Mayoz
  • Julio Soto Ezkurdia
  • Onintza Enbeita Maguregi
  • Agin Laburu Rezola
  • Aitor Etxebarriazarraga Gabiola
  • Maddalen Arzallus Antia
  • Eñaut Martikorena Lizaso
  • Saioa Alkaiza Guallar
  • Miren Artetxe Sarasola
  • Asier Azpiroz Iztueta
  • Iñaki Apalategi Astigarraga

Azken txapelketan finalista izandakoak

  • Aitor Mendiluze Gonzalez
  • Amets Arzallus Antia
  • Beñat Gaztelumendi Arandia
  • Sustrai Colina Acordarrementeria
  • Unai Agirre Goia