Antuxuna eta Patx bikoteak emanaldi berezia egin du larunbat iluntzean Jalgi Kafe Antzokiko eszenarioan. Beste talde batzuetan aritutako bi musikariek teknologia berriak erabiliz eta Itoiz taldearen abestiak oinarri hartuta Itoizezank ikuskizuna atondu dute. Talde entzutetsuaren unibertsoan barrena bidaia, irratsaio bezala irudikatutako esperimentu bat da.