Larunbata jolas eguna izan da nagusiki Okendo plazako karpan. Semblante Andaluzek toka eta bote txapelketak prestatu ditu, goizean, helduentzako, eta arratsaldean, haurrentzako. Azken hauek gogotsu saiatu dira burdinaren kontra botatzen fitxak, batzuek beste batzuek baino zorte edo punteria hobea izan dute, ordea. Haien ondoan, marrazkiak margotu dituzte edo aurpegia margotu diete hala nahi zuten haurrei. Jolas eta dantza pasatu dute arratsaldea, Tabita eta son flamencoren txanda heldu den arte. Argiekin arazoak izan dituzte eta berandu hasi da laukotea, hala ere, herritar asko izan dituzte aurrean. Batzuk dantzan egitera animatu dira ere, eta gutxi iruditu bazaie, jarraian egindako dantzaldian nekatu arte izan dute aukera.