Abian da Semblante Andaluzen Aste Kulturala

Txintxarri Aldizkaria 2022ko urriaren 8a

Andaluziako kultura eta bertakoa uztartuko dituen jardunaldiei atzo iluntzean ekin zien Semblante Andaluzek. Txema Vallesek eta Carlos Blancok agurtu zituzten bertaratutakoak eta Juan Navarro elkarteko presidenteak ere hitz batzuk esan zituen. Ondoren, udal ordezkariekin, Agustin Valdivia alkatea buru, eta beste gonbidatuekin ohorezko topa egin zuten. Mahaian jarritako gutiziak dastatzen ari zirela hasi zuen Louh-k bere kontzertua. Jende ugari erakarri zuen talde lasarteoriatarrak. Gaurko prestatu dituzten ekimenek ere ziur herritarrak ekarriko dituztela Okendoko karpara.

Gaurko egitaraua

  • 11:00. Karpa irekiera
  • 12:00. helduentzako bote eta toka txapelketa
  • 17:00. betiko jolasak, aurpegi margoketa eta haurrentzako tailerrak
                 bote eta toka txapelketa gaztetxoentzat
  • 19:00. Tabita y son flameco taldearen emanaldia

Erlazionatuak

XIX. Kulturalaren hasierako agurra

Txintxarri Aldizkaria 2022 urr 07 Kultura