Urrezko ezteiak bete dituzten bikoteei aitortza egin diete

Txintxarri Aldizkaria 2022ko urriaren 8a

Biyak Bat elkarteak antolatutako Adinekoen Omenezkoa Asteak aurrera darrai. Ostiral arratsaldean euren gaztaroko abesti ezagunekin gozatzeko aukera izan zuten Duo Imperial bikoteak eskainitako errepertorioarekin. Abestera eta dantza egitera ere ausartu ziren batzuk, baita txaloekin abeslariak laguntzera ere. Gaur, berriz, aitortza ekitaldiei ekin diete. Hala, urrezko ezteiak bete dituzten hamabost bikote omendu dituzte. Lehenik, Brigitarren komentuan izan dira mezan, ondoren, egoitzara joan, eta oroigarriak eman dizkiete. Une hori gogoratzeko, Arantzazuko Ama parrokiako eskaileratan talde argazkia egin dute. Amaitzeko, elkarrekin bazkaldu dute jubilatuen etxean.

Igandeko egitaraua:

  • 11:30. Meza. Arantzazuko Ama parrokia.
  • 12:25. Kalejira. Parrokiatik kultur etxera.
  • 13:15. Biyak Bat koruaren kontzertua. Kultur etxea.
  • 14:00. Bazkaria. Michelingo pilotalekua.
Erlazionatuak