Ostadar Saskibaloia atalak taldeen aurkezpena egin du

Txintxarri Aldizkaria 2022ko urriaren 5a

Ostadar Saskibaloi saileko jokalarien talde argazkia.

Ostadar Saskibaloia ataleko talde guztietako jokalariak zein Saski eskolako gaztetxoak bildu ziren Maialen Chourraut kiroldegian hilaren 1ean

Ostadar Saskibaloia sailak aurten talde urdin-beltzeko hamar talde izango dira kategoria ezberdinetan lehiatzen eta pixkanaka hasi dute 2022-2023 ikasturtea.

Irailean Junior Errendimendu Zilar eta Kadete Errendimendu Zilar taldeek jolastu zituzten lehen neurketak. Hilaren 1ean, Infantil Errendimendu mailako bi taldeek izan dute lehen jardunaldia eta hilaren 8an eta 9an, gainerako taldeak aterako dira kantxara, mini izan ezik.

Emaitzak 

Lehiaketei dagokionez, junior eta kadete taldeek garaipen berria erdietsi zuten. Juniorrek Erroibide Urbycolan 61-26 garaitu zuten; kadeteek, berriz, GSR Ointxe! aretxabaletarren aurkako neurketa 46-59 irabazi zuten.

Infantil Errendimendu mailan, berriz, Ostadar SKTko taldeek ez zuten zorterik izan denboraldiako lehen partidan. Urre mailako taldeak 44-29 galdu zuen Ordizian eta Zilarreko kideek ezin izan zuen Zast Lynx gainditu, 44-36.