Hilaren 2an, urteko lehen irteera egin du taldeak. Arabara egin dute txangoa, Uribarri Ganboko urtegira. Eta herriko taldeko kideez gain, Arrasateko Retinosis Gipuzkoa Begisare elkarteko taldeko bi kide ere batu ziren egun pasa egitera.
13 kilometroko ibilbide zirkularra egin zuten bertan, Garaio-Azua-Garaio. Landako hondartzan bazkaldu eta arratsaldean Leintza Gatzagako Gatz museoa bisitatu zuten.
Alabaina, irailean ere hasi zituzten ekintzak. Hil horren 22an Mugikortasun astean parte hartu zuten. Herritarrei kirol horren onurak azaltzeaz gain, NW Blind gailuarekin ikusmen murriztua duten pertsonei eskaintzen dioten aukera ere erakutsi zuten.
Hilabete honetan ere beste hitzordu batzuk izango dituzte.
Urriaren 16an, Buruntzaldeako Ibilbideen egunarekin bat egingo dute ipar martxako kideek eta Lasarte-Oria eta Agiña arteko bidea egingo dute.
Euskararen 10. Maratoian ere hartuko dute parte eta hilabete amaieran, Gironako ipar martxa taldea jaso du. Asteburu pasa ederra egingo dute eta XXV.Lasarte-Oria Bai! krosean lehiatuko dira.

