Loli Lameirasen artelanak ikustera joateko aukera dute herritarrek

Txintxarri Aldizkaria 2022ko urriaren 5a

Mercero gunean jarri ditu ikusgai bere sorkuntza lanak lasarteoriatarrak.  Paisaia koloretsuak eta loreak marrazten ditu olio klasikoa erabiliz, baina bestelako margo eta teknikak ere erabiltzen ditu artistak. Egindako lan horiek ikusteaz gain, erosteko aukera ere izango dute bisitatzera joaten direnek. Ostiralera arte, hilak 9, egongo da zabalik, honako ordutegian: goizez, astelehenetik igandera, 11:00etatik 14:00etara eta arratsaldez, astelehenetik ostiralera, 17:30etik, 20:00etara.