Ostiraletik aurrera andaluziar kulturak hartuko du Okendo plaza

Txintxarri Aldizkaria 2022ko urriaren 4a

Semblante Andaluz elkarteak Aste Kulturala egingo du ostiral honetatik datorren asteko asteazkenera arte, Okendo plazan. Lasarte-Oriako Udalaren laguntzarekin, jardueraz betetako egitaraua prestatu du. Irekiera ekitaldia 18:00etan hasiko da.

EGITARAUA

Ostirala, hilak 7

  • 18:00etan, XIX. Aste Kulturalaren irekiera ekitaldia eta ongietorria.
  • 20:00etan, ohorezko ardoa, udal ordezkari eta gonbidatuentzat.
  • 20:30ean, Louh musika taldearen kontzertua.
  • 21:30ean, musika eta dantzaldia.

Larunbata, hilak 8

  • 11:00etan, karparen irekiera.
  • 12:00etan, bote eta toka txapelketak, helduentzat.
  • 17:00etan, jokoak, tailerrak eta aurpegia margotzeko saioak.
  • 19:00etan, Tabita y son flamenco taldearen kontzertua.
  • 21:00etan, musika eta dantzaldia.

Igandea, hilak 9

  • 11:00etan, karparen irekiera.
  • 12:00etan, hitzaldia, Lasarte-Oriaren bilakaera historikoari buruz. Julian Sagardia, Jesus Mari Egizabal eta Txema Valles izango dira hizlariak.
  • 13:30ean, Duende taldearen dantza emanaldia.
  • 14:30ean, herri bazkaria: paella.
  • 17:30ean, runba flamenkoari buruzko ikastaroa, Amaia Gonzalez Caballeroren eskutik.
  • 19:00etan, musika eta dantzaldia.

Asteartea, hilak 11

  • 18:00etan, karparen irekiera.
  • 19:00etan, andaluziar musika plazan.
  • 22:00etan, Aurelio Gallardo musikariaren kontzertua.

Asteazkena, hilak 12

  • 11:00etan, karparen irekiera.
  • 12:30ean, Duende taldearen emanaldia.
  • 14:00etan, bote eta toka txapelketako sarien banaketa.
  • 17:30ean, gipsy dance ikastaroa, Lourdes Motiñoren eskutik.
  • 19:00etan, Semblante Rociero koruaren emanaldia, Duende taldearekin batera.
  • 20:00etan, errifen zozketak. Bi sari izango dira: spa batean gau bat bi pertsonentzat edo iberiar urdaiazpiko bat.
  • 20:30ean, Aste Kulturalaren itxiera.