Hilabete falta da Lasarte-Oria Bai! Kros Herrikoia iristeko. Urriaren 30ean itzuliko da berriro Ostadar SKTk antolatzen duen lasterketa herrikoia, baita Korrika Festaren 20. edizioa ere. Horregatik, kirol elkarteak sareko izena ematea ireki du bere webgunean. Lau kategoria ezberdinetan parte hartu ahalko da: korrikako lasterketan, roller lasterketan, Ipar Martxan eta Korrika Festan. Inskripzioa 12 eurokoa da; Ostadarreko bazkideek prezio berezia izango dute, 8 euro. Korrika Festako izena ematea duten haur eta gaztetxoek, berriz, 5 euro ordainduko dituzte. Parte hartzaile kamistea teknikoa jasoko dute opari. Antolatzaileek aurreratu dutenez, Manuel Lekuona Kultur Etxean ere izena emateko aukera izango da urriaren 19tik aurrera. Era berean, 25. urteurreneko ospakizunerako prestatu duten egitaraua laster iragarriko dutela jakinarazi dute.