Auto klasikoek eta kirol automobilek herria zeharkatuko dute larunbatean

Txintxarri Aldizkaria 2022ko ira. 29a, 14:57

San Sebastian Circuit Spirit elkarteak auto klasikoen eta kirol automobilen V. rallya ekarriko du asteburu honetan gure herrira, larunbatean. Ibilgailuak 10:45ean aterako dira Michelin fabrikatik, eta ondoko ibilbidea egingo dute: Geltoki kalea, Hipodromo etorbidea, Kale Nagusia eta Zirkuitu ibilbidea. Lasarte-Oriako Udalak 1.500 euroko dirulaguntza eman die antolatzaileei. 

Agustin Valdivia alkateak emango die irteera partaideei, Michelin fabrikatik. Arestian aipatutako ibilbidea egin ondoren, Zirkuitu ibilbidean erregulartasuneko zirkuituaren lehen zatia egingo dute autoek.