Herritarrak lasterketaz lasterketa dabiltza

Txintxarri Aldizkaria 2022ko ira. 28a, 15:30
David Cordero, Josetxo Imaz Oroimenezko lasterketako helmugara iristen. Arg.: Maider Intxausti / Goierriko Hitza

Lasarte-Oriako korrikalariek ez dute atsedenik hartzen. Irailaren 24an eta 25ean, lasterketa ugaritan izan ziren lehian Lehen hogeiren artean izan ziren horietako batzuetan

Irailaren 25ean, igandearekin, hiru lasterketetan izan ziren herritarrak.

Josetxo Imaz XII. Oroimenezkoan izan zen ordezkaritza zabalena. Hamar kilometrotako proban, David Cordero izan zen herritarren artean azkarrena (35.22) eta 35 urteko master mailako zazpigarren sailkatu zen. Gainerako lasarteoriatarren denborak honakoan izan ziren: Moises Vela (36.32), Mikel Ubegun (41.13), Javier Somovilla (53.20), Carlos Herrero (56.11) eta Antonio Ferrera (56.11).

Añezcar, Nafarroan izan zen Axeri taldeko Iurgi Los Arcos herritarra. 10 kilometroko lasterketan, 11. postuan sailkatu zen herritarra.

Oiartzunen, Ugaldetxo krosa  jokatu zuen Trinkoko Asier Gorostegik. Zazpi kilometrotako ibilbidea 30 minutu eta 44 segundotan egin zuen.

Egun bat lehenago, Taleidominak kaltetutakoen aldeko lasterketa lehiatu zen Legorretan. 7,1 kilometroko mendi proban LOTMEko Mertxe Casasek 26.17 egin zuen