Kultur etxeko ikastaroen eskaintza aurkeztu du udalak

Txintxarri Aldizkaria 2022ko ira. 28a, 15:22

Izen ematea urriaren 3an zabalduko da eta 7ra arte izango da inskripzioak egiteko aukera. Egunotan ari dira eskuorriak banatzen, etxez etxe.

Aisialdirako aukera ludiko hezitzailea eskaintzeko helburuz, kultur ikastaroen eskaintza zabala egin du Lasarte-Oriako Udalak. Herriko gizarte bizitzan parte hartzea sustatu nahi dutelako antolatu dituzte ikastaroak, eskulan, arte, jolas eta bestelako zenbait jardueren bitartez. Helduei (16 urtetik gorakoak) zuzenduta daude, eta parte hartu nahi dutenek, urriaren 3tik 7ra arteko tartea izango dute izen ematea egiteko. Horretarako, bi aukera dituzte. Aurrez aurre egin nahi duenak, Manuel Lekuonara joan beharko du, astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 13etara, edo 17:00etatik 20:00etara. Inskripzioa sarean egin nahi dutenek, berriz, honako helbidean egin dezakete: www.lasarte-oria.eus . Egunotan etxez ete banatzen ari diren eskuorrian aurki daiteke informazio hori guztia. 

Urriaren 17an hasiko da lehen ikastaroa, eta hortik aurrera beste guztiak. Ikasturte osoko iraupena izango dute guztiek, batek izan ezik: Argazkilaritza aurreratua. Otsailean hasiko da hori, eta aurrez, Argazkilaritza hastapenean parte hartu dutenek soilik izango dute aukera bertan aritzeko. 

Ikastaroek aurrera egin dezaten gutxieneko parte hartzaile kopuru batek eman beharko du izena. Plazak mugatuak dira, hortaz, horiek baino izen emate gehiago batzen dituen ikastaroen kasuan, zozka bidez erabakiko dira parte hartzaileak. Udal ordezkariek azpimarratu dute kasu horretan preferentzia izango dutela ikastaro bakarrean izena eman dutenek. 

Honako hauek dira 2022-2023ko kultur ikastaroak:

Ikastaroa Eguna Ordutegia Prezioa (erroldatuak) Prezioa (erroldatu gabeak) Hasiera eta amaiera datak
Argazkigintza hastapena Osteguna 19:00 - 20:30 47,53 euro 79,22 euro 10/20 - 01/26
Argazkilaritza aurreratua Osteguna 19:00 - 20:30 47,53 euro 79,22 euro 02/02 - 06/15
Estresa murrizteko teknikak Asteartea 15:00 -16:30 95,07 euro 158,45 euro 10/18 - 06/13
Sabel dantza Osteguna 19:45 - 21:15 71,30 euro 118,82 euro 10/20 - 06/15
Barre metodoa Ostirala 19:15 - 20:45 71,30 euro 118,82 euro 10/21 - 06/16
Meditazioa Asteazkena 19:15 - 20:45 95,07 euro 158,45 euro 10/19 - 06/14
Sendabelarrak Osteguna 17:00 - 18:30 95,07 euro 158,45 euro 10/20 - 06/15
Dantza Latinoak Asteartea 19:00 - 20:30 71,30 euro 118,82 euro 10/18 - 06/13
Narratiba laburreko idazketa tailerra Asteartea 19:00 - 20:30 71, 30 euro 118,82 euro 10/18 - 06/13
Ilara dantza Osteguna 18:15 - 19:45 71,30 euro 118,82 euro 10/20 - 06/15
Aretoko dantzak Ostirala 11:00 - 12:30 71,30 euro 118,82 euro  10/21 - 06/16
Joskintza eta patroigintza Asteazkena 10:00 - 12:00 95,07 euro 158, 45 euro 10/17 - 06/12
Irakurketa Astelehena 10:00 - 12:00 71,30 euro 118,45 euro 10/17 - 06/12

* Ikastaro horietan erabili beharreko materiala prezio horietatik kanpo geratzen da. 

5+1 ikastaro irekiak

Aurten ere izango dira 5 + 1 ikastaro irekiak. Lasarte-Oriako Udalak sustatutako ekimena da, eta kulturaren zein gizartearen arlokoak izan daitezken ikastaro berrien sorrera bultzatze du xede. Horrela, pertsona batek egin nahi duen ikastaro baten proposamen egin ahal izango du, baina gutxieneko parte-hartzaile kopurura iristeko, tailer hori egin nahiko luketen bost pertsona gehiago bildu beharko ditu. Baldintza hori betez gero, udalak ikastaroa egiteko konpromisoa hartuko duela azpimarratu du. Proposamenak egiteko, inprimaki bat bete beharko dela argitu dute. Udalaren web atarian aurkitu daiteke, eta ez da entregatzeko denbora eperik; urte osoan zehar aurkeztu daitezke.

Auzoetako jarduerak

Herriko auzoetan ere egun bakarreko hainbat tailer iragarri dituzte maiatz eta ekainerako. Ipuin kontalariak izango dira gehienak. baina izango dira bestelakoak ere. Honako hau da eskaintza:

  • Maiatzaren 6an, ipuin kontalaria, Zabaleta auzoan, 12:00etatik 13:00etara.
  • Maiatzaren 13an, ipuin kontalaria, Sasoeta auzoan, 12:00etatik 13:00etara. 
  • Maiatzaren 20an, ipuin  kontalaria, Oria auzoan, 12:00etatik 13:00etara.
  • Maiatzaren 27an, ipuin kontalaria, Zumaburu auzoan, 12:00etatik 13:0etara.
  • Maiatzaren 6an, txapak egiteko tailerra, Sasoeta auzoan, 11:00etatik 13:30era.
  • Maiatzaren 13an, azazkal tailerra, Zabaleta auzoan, 11:00etatik 13:30era.
  • Maiatzaren 20an, Henna tailerra, Oria auzoan, 11:00etatik 13:30era. 
  • Maiatzaren 27an, mandala tailerra, Atsobakar auzoan, 11:00etatik 13:00etara.
  • Ekainaren 3an, ipuin kontalaria, Atsobakar auzoan, 12:00etatik 13:0etara.
  • Ekainaren 3an, baratza tailerra, Zumaburu auzoan, 11:00etatik 13:30era. 

Dantzarako aukera ere bai

Gorputza astintzeko aukera ere eskainiko die udalak lasarteoriatarrei; dantza ikastaroen berri eman du. Honako hau da.

Taldea Eguna Ordutegia Prezioa (erroldatuak) Prezio (erroldatu gabeak) Data
2016an jaioak Astelehen eta asteazkenetan 17:30-18:15 35 euro hilean 60 euro hilera 22/10/3 - 23/06/16
2015ean jaioak Astelehen eta asteazkenetan 18:15-19:00 35 euro hilean  60 euro hilean  22/10/3 - 23/06/16
2014an jaioak  Astearte eta ostegunetan 17:30-18:30 35 euro hilean 60 euro hilean  22/10/3 - 23/06/16
2013an edo lehenago jaioak Astelehenetan 17:00-18:30 35 euro hilean 60 euro hilean  22/10/3 - 23/06/16