Pirritx, Porrotx eta Marimototsek 'Kuikui' ikuskizuna ekarriko dute herrira larunbatean

Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek haiekin batera hegan egitera gonbidatu dituzte lasarteoriatarrak. Larunbat honetan, urriak 1, 17:00etan kultur etxean, Kuikui ikuskizunaren emanaldia egingo dute. Sarrerek 4 euro balio dute.