Jon Ibisatek marrazain lanak egingo ditu errugbiko Errege Kopan

Txintxarri Aldizkaria 2022ko ira. 23a, 12:30
Jon Ibisate (ezkerrean), IƱigo Atorrasagasti eta Pablo Pascual, beste partida baten osteko irudian. Arg.: Cristina Nobre Dos Santos / Euskadiko Errugbi Federazioa

Errugbiko Errege Kopako finala jokatuko da hilaren 25an, igandearekin, Sevillako La Cartuja zelaian. Silverstorm el Salvador eta Real Ciencias Enerside taldeak izango dira aurrez aurre.  Talde horietan Lasarte-Oriako jokalaririk egon ez arren, gure herriak izango du ordezkaririk; marrazain lanetan Jon Ibisate izango da. Iñigo Atorrasagastirekin (epaile nagusia) eta Pablo Pascualekin (marrazaina) batera egingo du lan herritarrak. 2021-2022 denboraldian zehar, lehiaketa horretako beste hainbat partidetan ere izan dira hirurak arbitro lanak egiten.