Pedalkada jasangarriak

Txintxarri Aldizkaria 2022ko ira. 23a, 09:29

Europako Mugikortasun Astearekin bat egin du aurten ere Lasarte-Oriako Udalak. Atzo arratsaldean aurrera eraman zituen egitarauko jarduera gehienak: bizikleta martxa, bigarren eskuko bizikleta eta patineteen azoka, jolasak eta ipar martxa saioa. Eguraldi ona lagun, dozenaka herritarrek parte hartu zuten ekimen horietan.