'Bizipoza' argazkiak irabazi du udako argazki lehiaketa

Txintxarri Aldizkaria 2022ko ira. 23a, 07:30

TXINTXARRI aldizkariaren udako argazki lehiaketa Leire Bergara herritarraren Bizipoza argazkiak irabazi du. Irakurleek hori eta beste lau irudi bozkatu zituzten gehien, eta azken hitza hiru argazkilari profesionalek osatutako epaimahaiak izan du: Idoia Telleria, Aitzol Etxegoien eta Isaac Farre izan dira kideak.

Argazkiaren izenburuarekin hitz jokoa eginez, Bergarak poz ederra hartuko du, Aldika enpresaren produktuz osatutako sorta eder bat eramango baitu etxera. Zorionak, Leire! 

TXINTXARRI-ren lantaldearen izenean, eskerrik asko aurtengo aldian parte hartu duzuen guztioi, eta egon zaitezte adi, ikasturtean zehar horrelako lehiaketa gehiago antolatzen jarraituko baitugu, eta sari ederrak ematen! Eta jakina, eskerrik asko Aldika enpresari ere, horrelako ekimenak eta aldizkaria babesteagatik.