Ordubete atzeratu dute Mugikortasun Asteko bizikleta martxa

Txintxarri Aldizkaria 2022ko ira. 21a, 15:43

Mugikortasun Astea antolatzen duen Artelatz enpresak jakinarazi du biharko deitu duten bizikleta martxa ordubete atzeratuko dela. Hasiera batean, lauetan izango zela iragarri zuten, baina ordu horretan haurrak ikastetxean egongo direnez, 17:00etara atzeratzea erabaki dute. Okendotik abiatuko da, eta bidegorrietan barrena ibiliko dira lasarteoriatarrak. Aurten, gainera, ez dute adin eta ibilbide bereizketarik egingo; haur eta helduek martxa bera egingo dute. Horretarako ibilbidea zertxobait moldatu behar izan dute antolatzaileek, baina ziur dira gustura arituko direla elkarrekin. Ohartarazi dute parte hartzaile bakoitzak bere bizikleta eta kaskoa eraman behar dituela.