Dinbi Bandaren historiari buruzko argazki erakusketa ikusgai dago

Txintxarri Aldizkaria 2022ko ira. 21a, 12:28

Dinbi Banda batukada taldeak 10 urte bete dituela ospatuko du asteburu honetan. Motorrak berotze aldera, atzera begirako argazki erakusketa bat prestatu eta Jalgi kafe antzokian zein Avenida tabernan jarri du ikusgai, larunbatera arte. Egun horretan Okendo plazan jarriko ditu irudiak.

EGITARAUA

Larunbata 24

  • 11:00etan, Djole dantza afrikarra ikasteko tailer irekia, Itzi Kan irakaslearen eskutik. Bertaratzen den edozeinek parte hartu ahalko du.
  • 12:30ean, batupoteoa, herriko tabernetan barrena.
  • 14:30ean, taldekide ohi eta gaur egungoen bazkaria, Extremadura Etxean.
  • 19:00etan, kontzertuak Okendo plazan: Xilikonai eta The Noise Makers.
  • 22:00etan, Emilio DJ Avenida tabernan. 

Argazki erakusketa horretan taldearen artxiboko irudi ugari ikus daitezke, eta baita Txema Valles, Isaac Farre eta TXINTXARRI aldizkariaren zenbait ere.