Merkataritza indartzeko bi urteko hitzarmena sinatu dute Aterpeak eta udalak

Txintxarri Aldizkaria 2022ko ira. 20a, 16:00
Aterpea merkatari elkarteko zein udal ordezkariak hitzarmena sinatzen.

Hurrengo bi urteetan, Lasarte-Oriako merkataritza indartzeko eta dinamizatzeko hitzarmena sinatu dute Aterpea Merkatari elkarteak eta udalak. Miguel Angel Prieto merkatari elkarteko lehendakariak eta Agustin Valdivia alkateak akordioaren berri eman dute Sozioekonomia alorreko buru Nuria Fernandezen zein Aterpeako Ana Laureano lehendakariordearen laguntzarekin. Horren bitartez, 2022 eta 2013 urteetan 25.000 euroko laguntza jasoko du merkatari elkarteak urtean zehar egiten dituen kanpainak –Udaberri Festa, Lortu 1.000 euro, Ferraren bila, Stock azoka edo Black Friday, besteak beste– aurrera eraman ahal izateko. Aterpearen aurrekontua 42.999 eurokoa da eta horri aurre egiteko bazkideen kuotak bakarrik dituztela adierazi du  merkatari elkarteko lehendakariak. Horregatik, hitzarmena sinatzea elkartearentzat laguntza handia dela nabarmendu du eta udalari eskerrak eman dizkio.