Aintzatespen hori bi urtean behin antolatzen du EABk, eta 2020ko udatik 2022kora arte estreinatutako lanak izan dituzte kontuan aurtengo sariak prestatzerakoan. Tarte horretan estreinatu zuen Album obra Formol konpainiak; antzezleetako bat da Alkain. Makina bat herritan oholtzaratu dute obra Formoleko lagunek, eta oso harrera ona izan du. Lasarte-Orian ez dira izan oraindik.