Bizikletak konpontzeko aukera izango dute herritarrek gaur arratsaldean

Txintxarri Aldizkaria 2022ko ira. 20a, 09:00

Europako Mugikortasun Astearekin bat egin du aurten ere Lasarte-Oriako Udalak. Gaur hasiko dira ekimenak: 16:00etatik 20:00etara, Okendo plazan, bizikletak konpontzeko postu bat jarriko du, herritarrek bertara eraman ditzaten haien ibilgailuak. Jarduera gehienak etzi izango dira, ostegunez.

Egitaraua

Asteartea 20

  • 16:00etatik 20:00etara, furgoneta ibiltaria, bizikletan oinarrizko konponketak egiten ikasteko, Okendo plazan.

Osteguna 22

  • 16:00etan, bizikleta martxa, Okendotik abiatuta.
  • 16:30etik aurrera, bigarren eskuko bizikleta eta patineteen azoka, Okendon.
  • 17:00etatik 19:30era, haurrentzako jolasak, Okendon eta inguruetan.
  • 18:30etik 19:30era, Ostadar Ipar Martxako kideek saioa egingo dute, Okendotik aterata.