Koplaka egin diote ongietorria Arteagari, Irigoien jatetxean

Txintxarri Aldizkaria 2022ko ira. 18a, 14:00

Agurraren eguna borobiltzeko, Arteagak, bere familiak, lagunek eta ehun zale inguruk Irigoien jatetxean bapo afaldu zuten. Hasi aurretik, hiru bertso abestu zizkioten pilotariari. Hunkituta entzun zituen.

Gabon eta mila zorion

opa dizkiat Axi.

Oraindik gazte sasoikoa ta

onenera ez haiz iritsi.

Uzta garaian lortu ittuen

hainbeste sari berezi.

Modu honetan baztartutzerik

hik ez huen merezi.

 

Etorkizuna eskutan daukak

oraindik haiz ta gaztea.

Egin dutena nahiz gertatudan

gogorra eta tristea.

Ate bat itxi ditek baño

irikiko dek bestea.

Eta hori nahiko nikek

gaur herorrek sinistea.

 

Pelotariak gehiago ere

gure artean badaude.

Eta ez nuen hau bukatu nahi

guztia aitortu gabe.

Axi hirekin egindakoa

ein zezaketek gero ere.

Pilotariok segi borrokan

jainko txikin kezkik gabe.