The Gu eta Ezinezkoa taldeak, Jalgin

Txintxarri Aldizkaria 2022ko ira. 18a, 10:24

Asteburuan ez da musika eskaintzarik falta izan, eta Jalgi Kafe Antzokiak ere bere aletxoa ekarri dio zerrenda horri. The Gu eta Ezinezkoa taldeek larunbat iluntzean zuzeneko bana eman dute eta ez dira haiek entzutera bertaratu diren musikazaleak falta izan. Aurreikusitakoa baino ordu erdi geroago igo dira oholtzara lehen musikariak, baina soinu probetarako jada zain zeuden batzuk.