Zehazki futbol saileko lau taldek –Ohorezko Erregional Maila, Gorengoen Maila, Ohorezko Jubenil Maila eta Ohorezko Kadete Maila– sasoi berriko lehen neurketa jokatuko dute.
Hilaren 17an, Michelin kirol gunean, 11:00etan, Zumaiakoren aurka lehiatuko da Ohorezko Erregional Mailako taldea eta 17:15ean, berriz, Ohorezko Jubenil Mailako Ostadar-San Marcial norgehiagoka izango da. Hilaren 18an, 12:00etan izango dira gainerako bi partidak. Andoainen Euskaldunaren aurka neurtuko dituzte indarrak Gorengoen Mailako jokalariek; kadeteek, berriz, Matigoxotegin Kostkas izango dute aurkari.
Bestelako kategorietako Ostadarren zein Texas Lasartearraren taldeek, berriz, hilaren 25era arte itxaron beharko dute denboraldia hasteko.
Saskibaloia
Ostadar Saskibaloia saileko taldeak ere lan eta lan ari dira denboraldia prestatzen. Senior 2. mailatik hasita mini mailaraino, hamar talde izango ditu aurten talde urdin beltzak lehian.
Denboraldiari hasiera ematen lehenak Junior zein Kadete Errendimendu Zilarra Mailako taldeak izango dira. Zaharrenek Maialen Chourraut kiroldegian jokatu dute partida, hilaren 17an, 16:00etan. Kadeteak, berriz, Bergarara bidaiatuko dute hilaren 18an. Gainerako taldeek urrian izango dituzte lehen neurketak.