Oporretan ere lasterketaz lasterketa ibili dira herritarrak

Txintxarri Aldizkaria 2022ko ira. 16a, 14:15
Ines Aguado, Agoizko Mendi Lasterketa amaitu ostean. Arg.: LOTME.

Uda oporretako garaia den arren, mendi zein errepide lasterketetan ibiltzen diren herritarrek ez dute martxa galdu eta hainbat probatan lehiatu dira. Batzuk podiumean edo lehen postuetan izan dira

Agoizko Mendi Lasterketako proba luzeko podiumean izan zen, esate baterako, LOTMEko Ines Aguado hilaren 11n. Sailkapen orokorreko hirugarren postuan eta beterano mailako bigarren sailkatu zen, 21 kilometrotako eta 1.000 metroko desnibel positiboko ibilbidea 2.38.01 denboran egin ostean.

Egun horretan bertan, Axari Trail jokatu zen Idiazabalen. LOTMEko Xanti Trantxek 25,4 kilometro eta +1550mko lasterketa egin eta 02.56.30 denbora eginez iritsi zen helmugara.

Proba Txikian, berriz, (16,4 km. eta +758m) bi ordezkari izan zituen Lasarte-Oriak: Haritz Curiel (1.47.50) eta Maite Salazar (2.22.56). 

Pirinioetara jauzi eginda, Canfranc-Canfranc probako 16 kilometrotako lasterketan ere izan zen herritarrik. Huescako herrixkaren inguruan dauden mendietatik barrena ibili ziren LOTMEko Ainara Blanco (3.41.49,56) eta Aitor Moreno (3.41.49,77).

Hilaren 10ean, berriz, Aretxabaletan Ikazkin Trail I. Mendi Maratoi erdia jokatu zen eta LOTMEko kide Mertxe Casasek 3.43.55 ordu behar izan zituen probako 21 kilometroak egiteko.

Horrez gain, abuztu amaieran, Alpeetan izan ziren Miguel eta Borja Granado herritarrak. UTMB Mont Blanc proba garrantzitsua lehiatu zen eta bi lasterketa ezberdinetan parte hartu zuten LOTMEko kideek: Borjak CCC (101 km. eta +6.100 m) eta Miguelek ETC (5 km. eta 1.300 m.).

Abuztuaren 23an, ETC proba izan zen. Miguelek 3.03.41eko denbora behar izan zuen ibilbidea egiteko eta laugarren postua eskuratu zuen, 65-69 urte arteko mailan. Hil horren 26an, berriz, CCC proba burutu zuen Borjak, eta 13.23.09ko denbora egin zuen helmugan.

Bestelako lasterketetan ere izan dira herritarrak. Hilaren 3an, Guadalupe Igoera lehiatu zen. Hondarribiako Jostaldi pilotalekutik Guadalupeko ermitara antolatzen den 4,72 kilometroko proban lau herritar izan ziren lehian. Raul Gomez Margallo podiumetik gertu geratu zen, 17.41eko denbora eginez. Gorka Gil, berriz, hamaikagarren izan zen (18.22). Gainerako bi herritarrak Beñat Los Arcos (20.01) eta Iñigo Aldanondo (24.03) izan ziren.