Hasi dituzte ikasturte berriko eztabaida saioak

Txintxarri Aldizkaria 2022ko ira. 19a, 10:20

Lasarte-Oriako udal korporazioak egin du iraileko ohiko udalbatzarra. Hiru ordu laurden eskaseko iraupena izan du, eta ez da hainbat gai eztabaidatu dituzte; horien artean, ostalaritzako jardueraren osagarri diren terrazak eta mahaitxoak jartzeko jabari eta erabilera publiko lurzorua okupatzea arautzen duen ordenantzaz aritu dira

2022ko uztailaren 14an eta irailaren 1ean egindako bilkuren akten onarpena eginaz hasi dute hil honetako ohiko udalbatzarra. Inolako eztabaidarik gabe, aho batez onartu dute gaia eta bigarren puntura igaro dira, baina ez dute landu. Mahai gainean uztea proposatu du alkateak, gaiaz aldundiarekin hitz egin behar duela argudiatuz. 

Lasarte-Oriako Arau Subsidiarioetako Hirigintza Arauetako IV. Tituluko 4.5-2 artikulua aldatzea eztabaidatu dute hirugarren puntuan (Michelin II eta Teresategi eremuetan eraikiko dituzten merkatalguneen eremua da hori). Agustin Valdivia alkateak irailaren 7an Hirigintza batzordean landutako txostena irakurri, eta berehala etorri dira oposizioko alderdien hitzartzeak. EH Bilduko Jon Martinek hartu du hitza. Txostenak Leroy Merlin enpresaren interesak defendatzen dituela azpimarratzeaz gain, gardentasun falta egotzi dio udal gobernu taldeari. 

Bozketa egin dute gero, eta honako hau izan da emaitza: PSE-EEk eta EAJk alde bozkatu dute (11 bozka batu dituzte); EH Bilduk aurkako lau bozka eman dituzte; eta, ELOP Elkarrekin Lasarte-Oria Podemosek, berriz, abstentzioaren alde egin du. 

Lasarte-Oriako  ostalaritzako jardueraren osagarri diren terrazak eta mahaitxoak jartzeko jabari eta erabilera publiko lurzorua okupatzea arautzen duen ordenantzaz eztabaidatu dute gero. Bozketa egin dute zuzenean, eta horien azalpenak egin dituzte gero EH Bilduk eta EAJk. PSE-EEren aldeko 8 bozkekin eta EH Bilduren, EAJren eta ELOPen 9 abstentzioarekin aurrera egin du gaiak. 

EAJko Boris Nogalesek abstentzioaren arrazoiak jarri ditu mahai gainean. ntzat aipatu ordenantza "osatu gabe" dagoela, eta azpimarratu du, bere alderdiaren iritziz taberna guztiak ezin daitezkeela multzo berean sartu, ez delako gauza bera arkupe azpiko taberna edo eremu zabalean dagoena. 

EH BIlduko Uxue Loinazek hartu du hitza ostean. Berak ere ordenantza osatzeko beharra nabarmendu du, eta gehitu, herriko kaleak ez direla pribatizatu behar. 

EAJ alderdiak zinegotzien liberazioen egoera aldatzeko eskatu du gai ordenako seigarren puntuan. Bozkatu egin dute zuzenean gaia, eta PSE-EEren eta EAJren aldeko 11 botorekin eta EH BIldu eta ELOPen 6 abstentziorekin onartuta geratu da. 

Amaitzeko, galdera eta erreguen tartea

EAJak udal gobernu taldeari aurpegiratu dio, Lasarte-Oria EAEko energia komunitate handiena izango duela Hirigintza batzordean jakinarazi ez izana. Zabaleta auzoko hainbat bizilagunek etxebizitzan dituzten hezetasun arazoak jarri ditu mahai gainean EH Bilduk, eta herritar batek hartu du hitza azkenik. Pintore kaletik Urbil merkatalgunera doan oinezkoen bidea argiztatzeko eskaera egin du.