Erdi Arora itzuliko da Lasarte-Oria gaur

Txintxarri Aldizkaria 2022ko irailaren 16a

Gaur arratsaldean irekiko ditu ateak Erdi Aroko VI. Xacobeo Azokak. Azken urteetan ez bezala, postuak ez dira Kale Nagusian izango, Okendo plazan eta Askatasunaren plazan baizik. 17:00etan inauguratuko dute.

Egitaraua
  • 17:00etan, azokaren inaugurazioa: erakusketak, tailerrak eta haur parkea zabalduko dituzte. 
  • 18:00etan, haurrentzako ipuin kontalaria.
  • 19:30ean, musika ikuskizuna arabiar gunean.
  • 20:00etan, Cuerna Onirika.
  • 20:30ean, Te Atraca La Calle kale ikuskizuna.
  • 21:30ean, kale ibiltaria azokan zehar. 
  • 22:00etan, itxiera.