Euskotrenek zerbitzu berezia emango du igandean, Real Sociedad-Espanyol neurketa dela-eta

Txintxarri Aldizkaria 2022ko ira. 16a, 10:07

Euskotrenek iragarri du igande honetan Real Sociedad-Espanyol partida ikustera joateko asmoa duten zaleek tren gehiago izango dituztela aukeran. Hauek izango dira ordutegiak: 17:30, 17:43 eta 18:00. Gainerako linea eta ordu tarteetan ez du aldaketarik egingo.