Erdi Aroko Xacobeo Azokak hartuko du Lasarte-Oria asteburuan

Txintxarri Aldizkaria 2022ko ira. 14a, 16:36

Erdi Aroko herri bihurtuko da Lasarte-Oria asteburu honetan. Xacobeo azokak hartuko du Okendo plaza eta ingurua, seigarren urtez; ostiral arratsaldean zabalduko ditu ateak, eta igandera bitarte, askotariko ikuskizun eta eskaintzaz gozatu ahal izango dute bertaratzen direnek. Aurten, gainera, Xacobeo urteari eta Juan Sebastian Elkanoren lehen mundu biraren 500. urtemugari ere keinu egingo dio egitasmoak

Erdi Arora bidaiatuko dute lasarteoriatarren asteburuan. Ostiraletik igandera, hilaren 16tik 18ra, VI. Erdi Aroko Xacobeo Azoka izango da Okendo plaza eta inguruan. 

Aurten ez du Kale Nagusirik hartuko. Garraio zerbitzuan egin beharreko aldaketek eta horrek sortzen dituen zailtasunak ekiditeko hartu dute erabaki hori. Antolatzaileek jakinarazi dute, aurten, Okendo plazan, Askatasuna parkean eta Brigitarren plaza inguruan kokatuko dela azoka. 

Ostiralean, 17:00etan zabalduko ditu ateak egitasmoak, eta igande gauera arte gozatu ahal izango dute eskaintzaz bisitariek. 120 salmenta postu batuko dira aurten, eta horietan erosketa bikainak egiteko aukera izango dute bertaratzen direnek. Azokaren eremua handiagoa izango denez, postu eta ikuskizun gehiago izango direla aurreratu du Pedro Carrasco azokaren antolatzaileak. Ez dira faltako haurrentzako tailer, jolas eta ipuin kontalariek ere.

Xacobeo urteari eta Juan Sebastian Elkanori, keinu

Azokarekin batera, Mercero plazan ikus-entzunezkoen gune bat jarriko dute. Xacobeo urtea izanik, Euskal Herriko Donejakue bideak erakutsiko dituzte irudietan. Hala, Juan Sebastian Elkanoren lehen mundu biraren 500. urtemuga denez, horren berri ere izango dute ikus-entzuleek. Estalki handi baten azpian kokatuko dute aipatu gunea. 

Horrez gain, arabiar gune bat ere jarriko dute. Mertzero plazan kokatuko dute eta egitarauan iragarritako hainbat jarduera egingo dituzte bertan. 

Antolatzaileek dei egin diete herritarrei azokaz gozatzera anima daitezen.

Azokako egitaraua

Ostirala, hilak 16

  • 17:00etan, Erdi Aroko azokaren inaugurazioa
  • 18:00etan, haurrentzako ipuin kontalaria
  • 19:30ean, Musika ikuskina, arabiar gunean
  • 19:30ean, haurrentzako ipuin kontalaria
  • 20:00etan, Cuerna Onirika ikuskizuna
  • 20:30ean, Te atraca la calle ikuskizun 
  • 21:30ean, ikuskizun ibiltaria
  • 22:00etan, azokaren itxiera

Larunbata, hilak 17

  • 10:30ean, kalejira nagusia
  • 11:00etan, azokaren irekiera
  • 12:00etan, haurrentzako ipuin kontalaria
  • 12:30ean, ikuskizun ibiltaria
  • 13:00etan, haurrentzako ipuin kontalaria
  • 13:30ean, Baroznia ikuskizuna
  • 14:00etan, musika emanaldia arabiar gunean
  • 17:30ean, Baroznia ikuskizuna
  • 17:30ean, Te atraca la calle emanaldia
  • 18:00etan, haurrentzako ipuin kontalaria
  • 18:30ean, Cuerna Onirica ikuskizuna
  • 19:00etan, Cabaila ikuskizuna
  • 19:30ean, haurrentzako ipuin kontalaria
  • 22:00etan, su ikuskizuna

Igandea, hilak 18

  • 11:00etan, azokaren irekiera
  • 12:00etan, haurrentzako ipuin kontalaria
  • 12:30ean, musika emanaldi ibiltaria
  • 13:00etan, haurrentzako ipuin kontalaria
  • 13:30ean, Hombre orquesta ikuskizuna
  • 14:00etan, musika emanaldia arabiar gunean
  • 17:30ean, Baroznia ikuskizuna
  • 17:30ean, Cabaila ikuskizuna
  • 18:00etan, haurrentzako ipuin kontalaria
  • 18:30ean, Cuerna Onirica ikuskizuna
  • 19:00etan, Te atraca la calle ikuskizuna
  • 19:30ean, haurrentzako ipuin kontalaria
  • 21:00etan, azokaren itxiera