The Gu eta Ezinezkoa taldeek Jalgin joko dute larunbatean

Txintxarri Aldizkaria 2022ko irailaren 14a

Sanpedroetan talde ugarik jo zuten Jalgi kanpoaldean. Oraingo honetan barrualdean izango dira emanaldiak.

Jalgi kafe antzokiak pare bat kontzertu antolatu ditu larunbaterako: The Gu eta Ezinezkoa taldeak igoko dira oholtza gainera. Emanaldiak 19:30ean hasiko dira eta ez da sarrerarik ordaindu beharko.