ATLO elkarteko lagunekin eta txarangarekin batera, Intza KEko kideek danborrada egingo dute, 75. urtemuga ospatzeko. Sagardotegi kaletik Hipodromo etorbidera joango dira; Tajamar biribilgunean bira eman, Kale Nagusia zeharkatu eta Largoenea kaleko biribilgunera iritsiko dira; Beko Kaletik Elizatze plazara gero; Kale Nagusira aterako dira berriro eta 8. zenbakian hamar bat minutuz geratuko dira ondoren (lehen handik sartzen zen egoitzara); Tajamar biribilgunetik Pablo Mutiozabal kalera, eta handik Iñigo de Loiolara; ostean Geltoki kalea zeharkatu, Hipodromo etorbidera atera eta Sagardotegi kalera joango, egoitza parera; eta amaitzeko, Uistin zein Blas de Lezo kaleetan joko dute. Bertan arropa eta danborrak utzi, eta hamaiketakoa egingo dute partaideek.