Herritar talde batek Santxikorrota lasterketan parte hartuko du, urri hasieran

Txintxarri Aldizkaria 2022ko ira. 13a, 12:36
Lasterketa Bardeetan izango da.

Nafarroa hegoaldean euskara sustatzeko asmoz, Agerraldia elkarteak Santxikorrota mendi lasterketa herrikoia egingo du urriaren 2an, igandez, Bardeetan. Bi ibilbide izango dituzte partaideek aukeran, laburra edo luzea, 10 edo 21 kilometrokoa. 11:00etan hasiko da. Lasarteoriatar talde batek jakinarazi duenez, herriko zenbait lasterkarik izena eman dute honezkero, eta Errigora egitasmoan lanean dabiltzan kide batzuk ere joango dira.

Agerraldia elkartearen egitasmoaren berri eman dute, jende gehiago anima dadin. Interesa dutenek esteka honetan izena eman dezakete.