Bandera jaitsierak amaitu ditu Extremadura Etxeko jaiak

Txintxarri Aldizkaria 2022ko ira. 11a, 20:51

Bost eguneko ospakizunak gaur iluntzean amaitu dituzte elkarteko kideek. Asteazkenean bandera igota hasi bazituzten, hura jaitsi eta gordeta bukatu dituzte. Hurrengo urtera arte esan aurretik, ordea, eguna gogotik aprobetxatu dute. Egun beroa izan arren, haurrek gogotsu parte hartu dute goizeko jolasetan: zaku lasterketa, momia bilakatzea, ginkana edo piñata. Itzalean ibiltzeko ahalegina egin badute ere, ez dute beti lortu; baina akaso beraien kezka besteren bat zelako. Ondo pasatzeaz gain, goxokiak ere eman dizkiete.