Udako denboraldiari agur esango dio Hipodromoak bihar

Txintxarri Aldizkaria 2022ko ira. 8a, 15:15
Zaldiak, Udako denboraldiko lasterketetako bat lehiatzen. Arg.: Txema Valles.

Zaldi lasterketen zaletuak bihar, irailaren 9a, ostiralarekin udako denboraldiko azken jardunaldiaz gozatu ahalko dute Donostiako Hipodromoan. Hitzordua goizean, 11:35ean, hasiko da eta Donostiako Sari Nagusiaz gain, lehian izango dira Amateurren Espainiako Kopa zein La Testeko Hipodromoa, Ur Kirolak 100 urte eta Kirol Txartela-Donostia Kirola probak. Eguneko egitaraua eta informazio gehiago Hipodromoko webgunean dago eskuragarri.