Urteurren ikasturteari hasiera emango dio Xumelak

Txintxarri Aldizkaria 2022ko irailaren 8a

Xumela koruko kideek datorren astean emango diote hasiera ikasturte berriari; hilaren 12rako deitu dute lehen entsegua. 19:30ean elkartuko dira Oriarte ikastetxean eta lasarteoriatarrak deitu dituzte bertaratu esperientziaz gozatu eta taldeko kide izatera. Hala egin nahi duen herritarrik bada, lehen entsegu egunera agertuta eman dezake izena, edota, aldez aurretik honako telefono zenbakira deituta: 616 43 21 69. 

Aurtengoa, gainera, ikasturte berezia izango da; 10. urteurrena ospatuko du aipatu koruak.