LOKEko judokak lanean dira

Txintxarri Aldizkaria 2022ko ira. 8a, 11:00
Arg.: Euskal Judo Federazioa.

LOKEko judokek hilaren 5ean hasi dituzte 2022-2023 denboraldia prestatzeko entrenamenduak, Maialen Chourraut kiroldegiko tatamian. Gorka Aristegi entrenatzaileak jakitera eman duenez, 2016 urtetik gorako gazte eta helduek egunero egingo dute saioa, 19:30etik aurrera; eskola mailako haur eta gaztetxoek, berriz, astean hiru egunetan (astelehena, astezkena eta ostirala), 18:30etik 19:30era. Hala ere, taldeko hainbat kide zein prestatzailea (ikus goiko argazkia) lanean hasiak ziren; Euskal Judo Federazioak antolatutako entrenamendu saioetan parte hartu zuten hilaren 1etik 3ra, Zarautzen. Estatu osoko 200 bat judoka batu ziren hiru eguneko egonaldian eta arlo ezberdinak landu zituzten.