Aitor Manso herritarra Jatako igoeran lehiatu, irailaren 3an eta lehen postuetan izan da; eserleku bakarreko sailkapenean hirugarren postua eskuratu du herritarrak eta zortzigarren mailan, berriz, garaile izan da.
Bakion lehiatu zen lehiaketan 35 ibilgailu bildu ziren. Guztien artean azkarrena Joseba Iraola izan zen bere Norma NP01 ibilgailuarekin; 1.45,677 denbora eginez, probako errekor berria ezarri zuen.
Aitor Manso herritarrak BRC B49 ibilgailua gidatu zuen eta entrenamenduetan egindako denborak hobetu zituen bi proba kronometratuetan; azkenekoan egin zuen denborarik onena, 02.03,501. Tamalez, ezin izan zen bi lehen postuak eskuratu zituzten Iraolaren eta Pablo Vazquezen (biak bederatzigarren mailako ibilgailuak) denboretatik gertu egon.
Bestalde, Alejandro Lopez BMW 316i ibilgailuarekin hirugarren mailan lehiatu zen. Azken eremu kronometratuan 02.14,741 denbora egin eta bere mailako hirugarren amaitu zuen lehiaketa.