Gaur hasiko dira Guadalupeko Ama Birjinaren omenezko jaiak, banderaren igoerarekin

Txintxarri Aldizkaria 2022ko irailaren 7a

Extremadura Etxeko lagunek bost eguneko egitaraua prestatu dute pandemiaren osteko aurreneko festak ospatzeko. Bandera igotzearen ekitaldi sinbolikoarekin batera lehertuko da jai giroa.

Egitaraua

Irailak 7, asteazkena, Extremadura Etxean
  • 17:00etan, gozogintza tailerra.
  • 19:00etan, bazkide eta lagunentzako topa eta luntxa.
  • 20:00etan, txupinazoa eta bandera igotzea.
Irailak 8, osteguna, Adarra kalean
  • 18:00etan, haur jolasak.
  • 18:45ean, txokolate jana.
  • 19:00etan, topa eta agurra.
  • 19:15ean, Extremadurako jantzien desfilea.
  • 19:30ean, pintxopotea.
  • 19:45ean, Dinbi Banda batukada taldearen emanaldia.
Irailak 9, ostirala, Jaizkibel plazan
  • 11:30ean, hamaiketakoa eta topaketa.
  • 12:00etan, Oaintxe in deu! txaranga eta Tapacaña taldea.
  • 14:30ean, paella herrikoia.
  • 16:00etan, mus txapelketa.
  • 16:00etan, bingo musikatua.
  • 19:00etan, Paula Letiziaren bakarrizketa.
  • 22:30ean, DJ Karpin.
Irailak 10, larunbata, Jaizkibel plazan
  • 11:30ean, extremadurar meza Extremadura Etxean, Tolosako Flor de la Jara taldearekin batera.
  • 12:00etan, buruhandien kalejira Oaintxe in deu! txarangarekin.
  • 13:00ean, Duende, Gitanillas del Alba eta Zambra andaluziar taldeen emanaldiak.
  • 13:00ean, bermuta.
  • 14:30ean, arkume gisatua extremadurar erara.
  • 16:00etan, futbolin txapelketa kooperatiboa, Jalgunerekin elkarlanean.
  • 16:00etan, tute txapelketa.
  • 17:00etan, herri kirolak.
  • 19:00etan, Donostiako Virgen de Guadalupe taldearen emanaldia.
  • 21:00etan, bazkideen afaria.
  • 23:00etan, zezensuzkoa Lozet taldearen eskutik.
  • 23:30ean, dantzaldia, Ibai Berriak taldearen eskutik.
Irailak 11, igandea, Jaizkibel plazan
  • 10:30ean, marrazki lehiaketa 2KN kafetegian.
  • 11:30ean, haurrentzako jolas eta tailerrak.
  • 12:00etan, ginkana.
  • 13:00etan, buruhandiak.
  • 14:00etan, herri bazkaria.
  • 16:00etan, karta txapelketako finalak.
  • 17:00etan, bolo lehiaketa (18 urtetik gorakoentzat).
  • 19:00etan, sari banaketa.
  • 20:00etan, jaien amaiera eta bandera jaistea.