Albokak kontzertu ugari emango ditu kurtsoan zehar. Nabarmentzekoa da Zero Sette Akordeoi Orkestra eta Erketz EDTrekin batera urri erdialdean eskainiko duena, Euskararen 10. Maratoialdiko Sentitu fasearen egitarauaren barruan. Horrez gain, Soriako Abesbatzari zein Comillaseko (Kantabria) Brumas Norteñas taldeari harrera bana egingo die. Albokako kideek azpimarratu dute lasarteoriatarrak gonbidatzen dituztela haien entseguetara joan eta koruaren lana gertutik ezagutzera.