Arteaga II.ak etxean esango dio agur Baiko pilota enpresari

Txintxarri Aldizkaria 2022ko irailaren 5a

Arteaga II.a, San Pedro Jaietan jokatutako partidan.

Irailaren 17an, 20:00etan, herritarrak agurreko partida jokatuko du. Arguren bikote Artola eta Aretxabaleta izango dituzte aurrez aurre

Abuztuaren 10ean Baiko pilota enpresak jakin arazi zuen ez zuela herritarraren kontratua berrituko; Arteagak 2020ean bi urteko kontratua sinatu zuen.
Argitaratutako oharrean, bere profesionaltasuna eskertu eta etorkizunean ongi joatea opa diote Lasarte-Oriako pilotariari.

Hilaren 17an, Baiko enpresak eta Lasarte-Oriako Udalak antolatuta Axier Arteagak agur partida jokatuko du Michelin kirol gunean. Hitzordua 20:00etan hasiko da eta Aranguren lagun, Artola eta Aretxabaleta bikotea izango dute aurkari. Sarrerak salgai daude dagoeneko Baikoren orrialdean.

Bien bitartean, hilaren 11n eta 14an, bikotekako neurketak jokatuko ditu Fresno de Cantespino, Segovian eta Altsasun, Nafarroan.

Ibilbidea

Arteaga II.ak 2016ko urtarrilean egin zuen debuta Tolosako Beotibar pilotalekuan. 300 partida baino gehiago jokatu ditu buruz buru zein bikoteka eta txapelak ere lortu ditu; promozio mailako txapeldun izan da bai buruz buru (2017 eta 2020 urteak), baita bikoteka ere (2017. urtean, Erasunekin batera).