Datorren asteko ostegunean argitaratuko dugu ikasturte berriko lehen zenbakia

Txintxarri Aldizkaria 2022ko ira. 2a, 12:54

Kaixo denoi, zer moduz zaudete? Oporretatik itzuli eta jo eta su ari gara lanean berriro erredakzioan. Besteak beste, kurtso berriko aurreneko aldizkaria prestatzen ari gara. Datorren asteko ostegunean argitaratuko dugu, hilak 8, 9a jaieguna delako Gipuzkoan, Arantzazuko Ama Birjinaren Eguna, hain justu. Hortaz, ohi baino egun bat lehenago jasoko duzue agerkaria zuen etxeetan. Bitartean, atari digitalean izango duzue gure herrian gertatzen denaren berri.