Real Sociedadek Euskal Herria Kopako finala jokatuko du igandean

Txintxarri Aldizkaria 2022ko ira. 2a, 11:30

Realeko jokalariak 2020ko Euskal Herria kopako garaipena ospatzen. Arg.: Real Sociedad

Iraia Iparragirre herritarra kide duen Real Sociedad taldea Euskal Herria Kopako finalera iritsi da. Natalia Arroyo entrenatzaile duen taldeak 2020an eskuratu zuen azkenezkoz kopa eta iaz ezin izan zen finalera iritsi. Aurten Kopa altxatzea dute helburu. Abuztuaren 13an, Athletic Club 3-1 garaitu zuen final erdian talde txuri urdinak. Hilaren 4an, igandearekin, Alavesen aurka neurtuko ditu indarrak Azkoitiako Txerloia zelaian. Iparragirreren taldearen denboraldi aurreko azken hitzordua izango da; hilaren 10ean, Realak Ligako lehen jardunaldia jokatuko du Atletico Madrilen aurka, Madrilen. Bestalde, atzo Txapeldunen Ligarako bidean Bayern Munich aurkari izango duela jakin zuen Donostiako taldeak. Hilaren 20-21ean etxean izango da lehen neurketa eta itzulerakoa, berriz, Munichen, Alemanian, 27-28an.