Hiru urteko etenaldiaren ostean, bueltan datoz Ama Guadalupekoaren omenezko jaiak. Egitarau zabal bezain erakargarria prestatu du Extremadura Etxeak, eta hori aurkeztu du, asteon, prentsaurrean.
Pozik eta gogotsu agertu dira zuzendaritza taldeko zein kultur batzordeko kideak, eta aurtengo egitaraua aurkeztearekin batera, berrikuntzen berri eman dute. Hilaren 7an hasiko dira festak, asteazkenarekin, eta 11n amaituko dira, igandearekin. Hori hala izanik, jai egun gehiago izango ditu aurtengo egitarauak (aurreko urteetan asteburura soilik mugatu izan dituzte). Horrez gain, lehen aldiz jantzi tradizionalen desfilea egingo dutela iragarri dute, eta zezensuzkoa ere ibiliko da herriko gaztetxoen atzetik korrika. Egitaraua aurkeztu ostean, herritarrei dei egin diete antolatutako jardueretan parte hartzera anima daitezen.
Udal ordezkariak ere presente egon dira aurkezpen ekitaldian, eta Hezkuntza saileko zinegotzi Maite Iglesiasek hartu du hitza. Eskertuta agertu da elkartearekin. goraipatu du urtez urte euren ohiturak eta ospakizunak ezagutarazteko egiten duten lana.
Herriko eragileekin elkarlana
Azpimarratu dute, herriko hainbat elkarteekin inoizko elkarlanik handiena izan dutela aurtengo jaiak antolatzeko. Adibidez, aipatu dute Zabaleta Auzolan elkarteak utzitako txosna erabiliko dutela, eta zezensuzkoaren ardura LOZET elkartearena izango da. Modu berean gogoratu dituzte aurtengo jaietan parte hartuko duten gainerako eragileak ere (Jalgune, Dinbi Banda batukada taldea, Semblante Andaluz, Gitanillas, Zambra, Duende eta gainerako boluntarioak).
Honako hau da aurtengo egitaraua
Irailak 7, asteazkena - Extremadura Etxean
- 17:00etan, gozogintza tailerra
- 19:00etan, bazkide eta lagunentzako topa eta luntxa
- 20:00etan, txupina eta bandera igotzea
Irailak 8, osteguna - Adarra kalean
- 18:00etan, haur jolasak
- 18:45ean, txokolate jana
- 19:00etan. topa eta agurra
- 19:15ean, Extremadurako jantzien desfilea
- 19:30ean, pintxopotea
- 19:45ean, Dinbi Banda batukada taldearen emanaldia
Irailak 9, ostirala - Jaizkibel plazan
- 11:30ean, Stand irekiera, hamaiketakoa eta topaketa
- 12:00etan, Oaintxe in deu txaranga eta Tapacaña
- 14:30ean, Paella herrikoia
- 16:00etan, mus txapelketa
- 17:00etan, karaokea
- 19:00etan, bakarrizketa: Paula Letizi
- 22:30ean. DJ Karpin
Irailak 10, larunbata - Jaizkibel plazan
- 11:30ean, Extremadurako meza Extremadura Etxean
- 12:00etan, buruhandien kalejira Oaintxe in deu txarangarekin
- 13:00etan, Duende, Gitanillas eta Zambra andaluziako taldeen emanaldia
- 13:00etan, Bermuta
- 14:30ean, arkume gisatua, Extremadurako erara
- 16:00etan, futbolin txapelketa kooperatiboa, Jalgune elkartearekin
- 16:00etan, tute txapelketa
- 17:00etan, herri kirolak
- 19:00etan, Donostiako Virgen de Guadalupe taldearen emanaldia
- 21:00etan, bazkideen afaria
- 23:00etan, zezensuzkoa
- 23:30ean, dantzaldia Ibai Berriak taldearekin
Irailak 11, igandea - Jaizkibel plazan
- 10:30ean, marrazki lehiaketa
- 11:30ean, haurrentzako jolas eta tailerrak
- 12:00etan, ginkana
- 13:00etan, buruhandiak
- 14:00etan, herri bazkaria
- 16:00etan, karta txapelketako finalak
- 17:00etan, bolo lehiaketa 18 urtetik gorakoentzat
- 19:00etan, sari banaketa
- 20:00etan, jaien amaiera eta bandera jaitsiera