Maialen Chourrautek Munduko Kopako finala lehiatuko du La Seu d'Urgellen

Txintxarri Aldizkaria 2022ko irailaren 2a

Maialen Chourraut, Paueko Munduko Kopako proba lehiatzen. Arg.: BAT Basque Team

Pariseko Olinpiar Jokoetako sailkatze urtea jomugan, Maialen Chourraut palista probaz proba doa bere prestaketa findu nahian. Otsailean sorbaldako ebakuntza izan ostean, lasarteoriatarrak Munduko txapelketan eman zion hasiera denboraldiari; bosgarren postua eskuratu zuen. Abuztuan, berriz, Espainiako txapelketari eta Pauen antolatu zen Munduko Kopako probari egin die aurre finaletara iritsi eta lan ederra eginaz. Eslalom eta Eslalom Extreme mailetan Espainiako txapeldun izendatu zen eta Pauen bederatzigarren sailkatu zen. Gaurtik igandera, Munduko Kopako finalean lehiatuko da herritarra, La Seu D'Urgellen. 9:54ean, eslalomeko lehen sailkatze proba du.