2022-2023 ikasturteko jardueretako izen ematea martxan da Udal Kiroldegian

Txintxarri Aldizkaria 2022ko irailaren 2a

Arg.: Lasarte-Oriako Udala

Abuztuaren 29an, astelehenarekin, Lasarte-Oriako Udal Kirol Zerbitzuak 2022-2023 ikasturteko ikastaroen inskripzioa ireki zuen. Adin guztiei zuzendutako eskaintza zabala eta berritua aurkeztu du udalak. Plazak bete arte eman ahalko da izena jardueretan

Irailaren 19an, 2022-2023 ikasturteko ikastaroak hasiko dira. Denboraldi berri horretan, hainbat berrikuntza izango dira Maialen Chourraut kiroldegiak eskaintzen dituen jardueretan.

Aerofita, hita, hipopilatesa, core + TRX eta total training. Lasarte-Oriako Kirol Zerbitzuak ikastaro sorta berria gehitu die helduen ikastaroei. Aquagyma, igerian ikastea, indoor txirrindularitza, mantentzeko gimnastika, zumba, pilatesa, kardiofita, body Zumba, tonifikazioa, jarduera fisiko egokitua eta stretchinga mantenduko dituzte. Horiez gain, ohiko erabiltzaileentzat doako zerbitzu batzuk ere izango dira: fitness-gelako kirol-aholkularitza, entrenamenduen gida, strecthingeko saioa ostiraletan eta igeriketako gida.

Igerilekuan egiten diren jarduerei dagokionez, haurdunei zuzendutako igeriketa saioak gehituko zaizkie.

Haur eta gazteek, berriz, gaztezumba, kirol ludoteka, txikizumba, igerian teknifikatzea, igerian ikastea eta haurtxoekin uretan aritzeko jarduerak izango dituzte aukeragarri.

Izen ematea ireki dago dagoeneko eta ikastaroetako plaza kopurua bete arte egin ahalko da inskripzioa.

Jardueraren batean parte hartu nahi duten abonatuek kiroldegiko bulegora hurbildu edo https://tramiteak.buruntzaldea.eus webgunearen bitartez egin dezakete tramitea. Ohiko erabiltzaile ez direnek inskripzioa presentzialki egiteko aukera bakarrik izango dute.

Informazio gehiago https://kirolak.buruntzaldea.eus webgunean eskuragarri dago Lasarte-Oriako atalean. Kiroldegiko harrera gunean edo 943 376 182 telefonora deituz ere eskuragarri egongo da.