Juana Iceta herritarraren 100 urteak ospatu dituzte

Txintxarri Aldizkaria 2022ko irailaren 1a

Argazkia: Lasarte-Oriako Udala.

Abuztuan zehar izan da albiste pozgarririk Lasarte-Orian: Juana Iceta herritarrak 100 urte bete ditu, eta udalak ekitaldi xume baten bidez zoriondu du. Arrosa sorta bat eta familia, lagun eta Atsobakar egoitzako gainerako egoiliarren mezuak eta maitasuna jaso zituen zorionduak.

Errezilgo Endania baserrian jaio zen Iceta. 13 urterekin Martutenera joan, bertan ezkondu eta familia osatu zuen, harik eta duela lau urte Lasarte-Oriara etorri zen arte. Hiru seme-alaba, lau biloba eta beste hainbeste birbiloba ditu herritarrak.

Ahaide eta gertukoez gain, ekitaldian izan ziren Agustin Valdivia alkatea eta Gizarte Zerbitzuetako zinegotzi Lourdes Acevedo.