Stock Azokak hartu ditu herriko komertzioen atariak

Txintxarri Aldizkaria 2022ko ira. 1a, 11:56

Gaurtik eta larunbatera bitarte, herriko komertzioek eskaintza bereziak egongo dizkiet bezeroei. Dozena pasa establezimenduk parte hartuko dute egitasmoan

Irailaren 1etik 3ra, Lasarte-Oriak herriko merkatariek Stock Azoka egingo dute. Hamazazpi dendek parte hartuko dute, eta denboraldiko produktuen soberakinak eskainiko dizkiete lasarteoriatarrei. Hauek izango dira edizio berri honetako parte-hartzaileak: Mabel moda, Inés Flores artisautza, Imagine jantzi denda, Nahio arropa denda, Urruzola mertzeria, Leder oinetakoak, Noaoa bidaiak, Kaizen altzariak eta dekorazioa, Ana gizonezkoen ileapaindegia, Olmi mertzeria, Bote Tattoo, Deco 75 textil hogar, Mauxa mertzeria, Alba moda, Iturbe zapata denda, Dulce Tentación eta Arregui elektrizitatea.

Antolatzaileek adierazi dute kanpaina honen asmoa ez dela azokarako bereziki erositako materiala saltzea, gordetako produktua salgai jartzea baizik.